2012-04-25

GAZTE EGUNA 2012

Beste urte batez (ta 9 daramatzagu), eldu da Berako Gazte Eguna!

Urtero bezela herriko gazteon arteko arremana sendotzeko helburu, datorren larunbatean izanen da.
Duela hilabete pare bat kuadrila ezberdinetako gazteak biltzen hasi ziren Gazte Egunaren egitaraua antolatzeko; jokuak, bazkaria, karaokea, dantza, kontzertua... nahiko osatua gelditu da aurtengoa ere!

 Goizeko 10etan emanen zaio hasiera Kiroldegi parean ALTXORRAREN BILA jokuarenkin. Goiz guztia herrian bueltaka egon ondoren, 14tan Gaztetxean, BAZKARIA izanen dugu. Honetarako txartelak erosi beharko dira Kataku eta Errekalde ostatuetan 10eurotan. Bazkalondoren herrira bajatzeko BATUKADA HERRKOIA eginen da ostatutan poteoa eginez eta bakoitzean, TXISTE LEHIAKETA, SOKA DANTZA eta IRRINTZI LEHIAKETArekin barre batzuk egiteko aukera izanen dugu. 

Bukatzeko, Katakuko terrazan beste urteetan hainbertze arrakasta izan duen KARAOKEA egonen da, eta LUNTXaren ondoren, GOIENENTXE ANAIAK, Rap talde nafarraren kontzertua izanen da egunari amaiera emateko.

Parte hartzera zatoztenei, bizikleta, mozorroa, perkusio instrumentua eta edalontzia  ekartzeaz gogoratu!

ANIMZTE!!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina